A información xeral do Observatorio
Euskara
Galizieraren Behatokia
Ongi etorri Galizieraren Behatokiaren web orrira. Galiziako berezko hizkuntzari buruzko informazio interesgarria aurkituko duzu hemen, baita Behatokiak orain arte egindako lanaren nondik norakoak ere.
Galizieraren Behatokia 2007an sortu zen, Galiziako Xuntaren Hizkuntza Politikako Idazkaritza Nagusiaren ekimenez, eta galizierak Galiziako gizartean duen egoera aztertzea eta lehen eskuko ezagutza lortzea du xede nagusi. Hain zuzen, web orri honetan aurki dezakezu informazio hori.
Horrez gain, beste baliabide batzuen artean, Espainiako eta munduko beste hizkuntza batzuei buruzko informazio soziolinguistikoa ere eskura dezakezu web orri honetan. Horrela, Galizieraren Behatokiak munduko hizkuntz aniztasuna jendarteratzen lagundu nahi du, bai eta eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzak sustatzen ere. Helburu hori betetze aldera, web orri honek munduko hizkuntzei buruzko berrien atala du, egunero gaurkotua, eta astekari elektronikoa ere bai.
Horrenbestez, gure web orrian sartzera (galizieraz, gaztelaniaz edo ingelesez) eta astekariaren harpidedun egitera gonbidatzen zaitugu. Galizieraren Behatokiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: info@observatoriodalinguagalega.org
Itxaso Etxebarriak euskarara itzulita
Boletín
Subscríbase ao boletín
